psikometria
iz. Psik. Prozesu psikikoen intentsitate, maiztasun, iraupen eta beste ezaugarri batzuen neurketaz diharduen psikologiaren alorra, eta bereziki pertsona banakoen adimen ahalmenak neurtzen duena. Psikometriako neurketak egiteko, adimen testak erabiltzen dira, eta, pertsonaren adimen ahalmenak neurtzeko, eredu estandar batekin alderatzen dira.