prostata
iz. Gizonezkoen ugal aparatuko guruina, maskuriaren lepoa eta uretraren zati bat inguratzen dituena. Bi gingil ditu ezker-eskuinean, eta beste bat erdialdean. Gingil horietan guruin txiki ugari ditu, uretrara irazten dutenak. Prostataren irazkina espermarekin batera ateratzen da eiakulatzean. Minbizia eta adenoma (gingilen handitzea) dira prostataren eritasun ohikoenak. Adenoma zahartzaroan agertzen da eta kirurgia bidez sendatzen da.