Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prosper Akitaniakoa, santua

(Lat. Prosper Tiro). Galiako teologoa (Lemovices, Akitania, 390 - Erroma?, 463). Agustin santuaren aldekoa izan zen pelagiarren aurkako auzian, Marseillan (428-434). Leon santua Aita Santuaren idazkaria izan zen Erroman eta Agustin santuaren dotrinen edo irakatsien aldeko proposamenak idatzi zituen. v Jaieguna, ekainaren 25a.