Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

prosobrankio

izond. Zool. Soinbera gasteropodoen izen bereko azpiklaseko animaliez esaten da. Prosobrankioek kusku bakarra dute ia beti. Arnasa hartzeko orrazi itxurako zakatz bat edo bi dituzte eta sexuak banatuak. Itsasoan edo itsaso ondoan bizi dira, batzuk uretan eta lehorrean eta beste batzuk lehorrean.