propultsio
iz. Fis. Aurreranzko bultzada. v Txorro bidezko propultsioa. Jariakari bat oso presio handian kanporatzean sortzen den erreakzioaren ondorioz gertatzen den aurreranzko bultzada. Txorro bidezko propultsiorako gasa motorreko gai jakin bat erretzean sortzen da. Bi motatako sistemak bereizten dira: motorreko gasaren erreketa eragiteko kanpoko jariakari baten beharra duena (atmosferako airea, adibidez), eta erreketa eragiten duen gaia erregaiarekin batera motorrean bertan duena (oxigeno isurkaria edo oxidatzailea).