Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prokrusto

Mit. Greziako elezaharretako bidelapurra. Bere biktimak burdinezko ohe batean etzanarazten zituen; ohetik zintzilik gelditzen zitzaien hanketako partea mozten zien eta hankak zintzilik geratzen ez bazitzaizkien sokez luzatzen zizkien ohearen neurria betetzen zuten arte. Teseok berari tortura bera eginda hil zuen Prokrusto.