prokontsul
iz. Hist. Erromako Errepublikan, aginpidean ohiko denbora igaro ondoren (urtebete), kargua epe jakin baterako luzatzen zitzaion kontsula. K.a. IV. mendetik aurrera hasi ziren luzapen horiek egiten, gerra garaian batez ere, eta are gehiago Erromak eskualde edo probintzia berriak bereganatu zituenean.