Príncipe de Viana
Nafarroa Garaiko kultura erakundea, Nafarroako Foru Aldundiak herrialde horretako arte, kultura, folklore, arkeologia eta historia ondarea zaindu eta ezagutaraztearren 1940. urtean sortua. Urte horretan berean argitaratu zuten lehenengoz erakunde horren aldizkaria, eta 1966an hasi zen zabaltzen aldizkari horren eranskina euskara hutsean, Nafarroako zortzi mila etxetan dohainik zabaltzen zena. 1978an argitaratu zen azkenekoz euskarazko eranskin hura.