Princeton
Estatu Batuetako ipar-ekialdeko hiria, New Jersey-ko estatuaren mendebalean. 13.683 biztanle. 1746. urtean sortutako unibertsitate pribatua (Estatu Batuetako unibertsitaterik garrantzitsuenetakoa). Liburutegi handi bat (3.000.000 baino liburu gehiago) eta arkeologia museo aberats bat (1889. urtean sortua) dira unibertsitatean. Unibertsitate horretako matematika eta fisika sailek ospe handia izan zuten XX. mendean, Einsteinek han irakatsi baitzuen.