Prieur-Duvernois, Claude Antoine
(Prieur de la Côte d’Or izenaz ezaguna). Frantses politikari iraultzailea (Auxonne, 1763 - Dijon, 1832). Diputatu hautatu zuten Biltzar legegilean; Konbentzioko kidea eta Salbamen publikoko batzordeko kidea izan zen. Normandiara bidali zuten girondarren matxinada zapaltzeko, baina matxinatuek harrapatu zuten. 1794ko Thermidorren garaian ez zuen arazo larririk izan, jakintzaren alorrean egindako lanei esker batez ere; besteak beste, sistema metrikoa finkatzen parte hartu zuen.
- Priene
- Priestley, John Boynton
- Priestley, Joseph
- Prieto, Indalecio
- Prieur, Pierre Louis
- Prieur-Duvernois, Claude Antoine
- Prigogine, Ilya
- Prim i Prats, Juan
- prima donna
- prima
- primadera