Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

presio

iz. Sakatzea; horren ondorioa. || Fis. Sakadura. v  Fis. Gainazal baten gainean goitik behera egiten den indarraren eta gainazal horren azaleraren arteko zatidura. Presioa baria banakotan, kg/cm2-tan, pascaletan, atmosferatan edo merkurio milimetroetan adierazten da normalean. Banako horien arteko baliokidetza hau da: 1 atmosfera = 1,013 . 105 Pascal = 1,013 . 106 baria = 760 mm Hg = 1,033 kg/cm2. v  Atmosferaren presioa. Meteor. Lurrazaleko metro karratu baten gainean zutik kokatua dagoen aire zutabe batek duen pisua. Presio hori itsas-mailan 760 merkurio milimetrotakoa da, batez beste. Zenbat eta gorago, gutxitu egiten da presioa. Torricellik egin zuen atmosferaren presioaren lehen neurketa 1643an. v Presio hidrostatikoa. Mek. Isurkari batek bere barneko puntu batean grabitatearen eraginez egiten duen presioa. Geldi dagoen isurkari batean, adibidez, zenbat eta beherago puntu hori, orduan eta handiagoa da presioa. Presio hidrostatikoa ekuazio honen bidez adierazten da: p = d gh; d isurkariaren dentsitatea da, g grabitatearen azelerazioa, eta h isurkariaren gainazalaren eta puntuaren artean dagoen garaiera. v Presio osmotikoa. ik. osmosi.  v  Demografia presioa. Leku batean bizi diren biztanleen eta horiek eskura dituzten baliabideen artean dagoen erlazioa. v Presio kritikoa. Fis. Tenperatura kritikoan dagoen isurkari baten asetako lurrunaren presioa. v  Lurrun presioa. Gai beraren isurkariarekin edo solidoarekin orekan dagoen lurrun baten (asetako lurrunaren) presioa, tenperatura bakoitzarentzat ezaugarri berezia dena.  v  Presio partziala. Gas edo lurrun nahastura bat osatzen duten osagaietako batek egiten duen presioa. Presio hori, tenperatura berean osagai horrek nahasturaren bolumen osoa beteko balu egingo lukeen presioa da. v Erradiazio presioa. Erradiazio elektromagnetiko batek oztopo baten gainean talka egitean egiten duen presioa. Tenperatura absolutuaren laugarren potentziaren proportzionala da eta U/3-ren berdina, U energiaren trinkotasuna edo bolumen banakoan dagoen energia dela kontuan hartuz.  v  Odol presioa. Med. Bihotzak bultzatutako odolak animalia baten odol-hodietan egiten duen presioa.