Prescott, William Hickling
Estatu Batuetako historialaria (Salem, Massachusetts, 1796 - Boston, 1859). Zuzenbideko ikasketak amaitu ondoren espainiarrak Amerikan egon ziren garaietako gaiak aztertu zituen. Harenak dira History of the Conquest of Mexico (1843, hiru liburuki; Mexikoko konkistaren historia), History of the Conquest of Peru (1847, 2 liburuki; Peruko konkistaren historia) eta History of the Reign of Philip the Second, King of Spain (1855-1858, hiru liburuki; Filipe II.aren erresumaren historia) obrak.
- presbiterianismo
- presbiteriano
- presbiterio
- presbizia
- Prescott, Edward C
- Prescott, William Hickling
- presentatu, presenta, presentatzen
- presente
- presentzia
- preserbatibo
- preseski