Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

presbiterianismo

iz. Erl. Kalbinoren dotrinan oinarritutako talde protestante batzuen elizaren antolaketa moldea, XVI. mendean sortu zena. Presbiterianismoaren helburua elizako mailaketa baztertzea da, Kristo baitu elizako buru bakartzat, eta, horregatik, apezpikuek elizan duten aginpidea gaitzesten eta elizako kide guztien berdintasuna aldarrikatzen du; haien ordez, ministroek eta asaba zahar laikoek osatutako talde bat hartzen du agintaritzat, eta eliza presbiterianoen batzar orokorra edo sinodoa jartzen du talde horren gainetik. Presbiterianismoaren aldeko elizen gurtza predikuan, otoitzean, kantuetan eta irakurgaietan oinarritzen da, eta bataioko eta eukaristiako sakramentuak soilik hartzen dituzte aintzat.