Prado
Madrilgo margolaritza eta eskultura museoa. Munduko museorik garantzitsuenetakoa da, pinturagatik, batez ere. XVI. mendetik XIX. mendea arteko errege-erreginek osaturiko bildumetakoak dira Pradoko obra nagusiak. 2.500 koadrotik gora dira, eta arte erromanikoa, gotikoa, Berpizkundekoa, barrokoa eta Europako zenbait eskolatakoa dago ikusgai. Aipagarriak dira, besteak beste, Velázquez, Goya, Greco, Rubens, Van Dyck, Rafael, Tiziano eta Tiepolo pintoreen bildumak.