Potosi
Boliviako hegoaldeko hiria eta izen bereko departamentuko hiriburua. 110.700 biztanle. Ande mendietan dago, 4.200 m-ko garaieran; munduko hiri garaienetako bat da. Unibertsitatea. Industrian (metalurgia, findegiak, janari industria, industria elektrikoa) oinarritua da ekonomia jarduera nagusia. Mea aberastasunak oso handiak dira departamentuan (zilar, kobre eta eztainu hobiak). v Historia. 1545ean hasi ziren, hiria inguratzen duten muinoetan, mea ustiakuntza lanak. Urte horretan bertan sortu zen hiria, eta oso hazkunde azkarra izan zuen: 150.000 biztanletik gora bizi ziren Potosin XVII. mendearen erdialdean. Zilar hobien garrantzia oso apaldu zen ordea, XVII. mendean Perun eta Mexikon hobi askoz iritserrazagoak aurkitu baitzituzten. Gaur egun, teknologia berriekin, berriz hasi dira ustiatzen.