polizia-txakur
iz. Zool. Zakur zaindari mota, jatorriz Alemaniakoa, alsaziar ere deitua. Gorputz sendoa du, luze samarra. 58-64 cm garai da eta 27-39 kg bitarteko pisua izaten du. Ile zakarra du, ez luze ez laburra gorputzean, eta labur sarria hanketan. Grisa edo beltza izaten da. Zakur argia eta leiala da, eta itsu zakur, zakur zaindari eta polizi zakur gisa erabiltzen da.
- poliza
- polizia
- poliziakide
- poliziako
- Poliziano
- polizia-txakur
- polje
- Polk, James Knox
- polka
- Polke, Sigmar
- Polo, Asier