Poliziano
(Jaiotza izenez Agnolo Ambrogini, Il Poliziano deitua). Italiar poeta, humanista eta itzultzailea (Montepulciano, 1454 - Florentzia, 1494). Marsilio Ficino-ren eta Juan Argyropulos-en ikasle izan ondoren, Lorenzo Mediciren seme-alaben maisu izan zen. Kultura klasikoan jakitun zela erakutsi zuen idatzi zituen poesia greko eta latindar ugarietan, baina toskanoz idatzi zituen obrengatik egin zen ezagun batez ere. Obra nagusiak: Stanze per la giostra (1478), Favola di Orfeo (1480), Iliada-ren itzulpen bat eta Miszelanea bilduma bat (1498).