Pokrovski, Mikhail Nikolaievitx
Errusiar historialaria eta politikaria (Mosku, 1868 - Mosku, 1932). Pravda egunkariko lankide izan zen (1904), eta 1905ean boltxebike egin zen. Russkaya istoriya s dreveyshikh vremyon (1910-1914, Errusiako historia antzinatetik) obran, ikuspuntu marxistatik aztertu zuen Errusiako historia. Gizarte Jakintzen Akademia sozialistaren sortzailea eta lehendakaria (1918). Historialari marxisten belaunaldi berri baten maisu izan zen; Stalinek eta Molotovek ordea gogor kritikatu zuten Pokrovskiren ikuspegi marxista. Harena da Errusiar kulturaren historiari buruzko saiakera (1915-1918) lana.
- Poitiers
- Poitou
- Poitou-Charentes
- poker 1
- poker 2
- Pokrovski, Mikhail Nikolaievitx
- Pol Pot
- Polabi
- polaina
- Polanski, Roman
- Polanyi, John Charles