Poggio Bracciolini, Gian Francesco
Italiar humanista eta kaligrafoa (Terranuova, Florentzia, 1380 - Florentzia, 1459). Zenbait aita santuren idazkari izan ondoren, Joan XXIII.ari lagundu zion Konstantzako kontziliora eta 1453an Florentziako Errepublikako kantziler izendatu zuten. Plauto, Lucrezio, Quintiliano, Estazio, Silo Italico, Valerio Flaco, Columela, Celso, Frontino eta Erroma zaharreko beste zenbait idazleren obra ugari aurkitu zituen. Latinez idatzi zuen beti: 1350-1445 bitarteko Florentziako historia, kleroaren aurkako De hypocrisia satira (1679. urtean argitaratua), De varietate fortunae (1431-1448) eta Poggio Florentinoren bildumak.
- poeta
- poetika
- poetiko
- poetikotasun
- Poggendorff, Johann Christian
- Poggio Bracciolini, Gian Francesco
- pogrom
- Pohjois-Karjala
- Pohnpei
- poikilodermia
- poikilotermia