Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plebe

iz. Antzinako Erroman, herritar xehea.  v  Plebea erromatarrek menderatutako Lazioko herritarrek eta Erromara joandako atzerritarrek osatua zen; lurjabe txikiak, merkatariak edo eskulangileak ziren plebeio gehienak. Hiritar libreak ziren legez, baina errepublikaren garaian ez zuten ordezkaririk ez senatuan eta, epaitegi militarrean izan ezik, ezta beste funtzionario karguetan ere; K.a. 445. urtea arte debekatua izan zuten patrizioen taldeko kideekin ezkontzea. Plebeak borroka handia egin zuen eskubideak lortzearren; patrizioengandik bereizi eta beren legeak eta erakundeak antolatu zituzten, eta Erromako hiritik alde egitea eta handik hurbil beste hiri bat sortzea erabaki zutenean, patrizioek amore eman behar izan zuten. Plebeioek patrizioekiko berdintasuna lortu zuten pixkanaka; K.a. 300. urtetik aurrera gero eta txikiagoa izan zen bi taldeen arteko bereizketa eta erabat desagertu zen bateko zein besteko aberatsek nobilitas klasea osatu zutenean.