Plazidia, Aelia Gala
Erromako dama (K.o. 390 ingruan - Erroma, 450). Teodosio I.aren alaba eta Honorio enperadorearen arreba. 410ean bisigodoek Erroman sartu zirenean bahitu zuten eta 414an haien errege Ataulforekin ezkondu zen Narbona-n. Ondoko urtean Ataulfo hil zuten eta Gala Plazidia erromatarrei itzuli zieten. 417an Konstantzio III.a izango zenarekin ezkondu zen. Senarra hiltzean, bere seme Valentiniano III.a enperadoretzat onartarazi zuen eta adin txikikoa zela (425) bera izan zen enperadoreordea. Aldi hartan eta semea enperadore zela ere eragin handia izan zuen. Kristau Elizaren aldekoa zen eta Leon I.a Aita Santuari Eutikioren heresiaren aurka lagundu zion. Ravena-n eliza asko eraikiarazi zituen, horien artean Gala Plazidiaren mausoleoa deiturikoa, lehen garaiko bizantziar mosaiko ederrak gordetzen dituena.
- plazebo
- plazenki
- plazent
- plazer 2
- plazer 1
- Plazidia, Aelia Gala
- ple
- plebe
- plebeio
- plebiszitu
- plegarazi, plegaraz, plegarazten