plasmidio
iz. Genet. Kromosomaz kanpoko gai genetikoa, bakterio mota batzuek eta hartzigai batzuek izaten dutena. Plasmidioa azido desoxirribonukleikoz osatutako molekula biribila da, kromosomaz kanpo bizi eta ugal daitekeena; bakterioari ezinbestekoa ez baina onuragarria zaio. Col plasmidioek adibidez antibiotiko gisa jokatzen duen proteina berezi bat sorrarazten dute.