pipi 1
iz. Intsektu txikia eta kolore ilunekoa, beldar egoeran dagoenean zur landua jaten duena. Pipiak beldar egoeran daudenean zur landua janez elikatzen dira, eta altzarietan kalte handiak egiten dituzte. Pipi-amak zuraren pitzaduretan erruten ditu arrautzak; ondo leundutako zurak nekezago izaten du beraz pipia. Egurra jaten duten pipi motarik ezagunenak Anobium punctatum, gorputza ile labur finez estalia duen intsektu txikia eta kolore ilunekoa, Anobium pertinax eta Ptinus fur, beldar zuri grisaxka duena, dira. ik. sits, zerren, zeden. || pipiak jo. Pipiak jotako habea. || pipi(-)hauts. Pipiak jotako zuretik ateratzen den hauts modukoa.