pipeta
iz. Isurkari batetik bolumen jakin bat neurtu eta hartzeko laborategietan erabiltzen den beirazko tresna. Bi muturrak irekiak dituen hodia da, erdialdea zabalagoa eta ertz bat bestea baino estuagoa dituena. Hodian markatua dago neurtu nahi den isurkari bolumena, batzuetan marra bakar baten bidez eta beste batzuetan graduazio bidez. Pipeta xurgaketa bidez betetzen da, eta behin betez gero, hodiaren goialdea hatzaz estaliz isurkariari erortzen uzten zaio, neurtu nahi den bolumenera iritsi arte; orduan berriro hatzaz estaltzen da. Horrela neurturik dago nahi den bolumena. Isurkari bolumen hori behar den ontzira isurtzen da. Pipetarik erabilienak 0,01 eta 50 cm3 arteko bolumenak neurtzeko erabiliak dira.