piperal
izond. Bot. Magoliopsidoen klaseko izen bereko ordenako landareez esaten da. Kotiledoi biko landareak dira. Zuhaixka arrunten baten edo zuhaixka igokarien egitura izan dezakete. Hostoak bakunak eta osoak dituzte, loreak berriz sepalorik eta lore-hostorik gabeak, neurriz txikiak eta mordoan antolatuak. Motaren arabera hermafroditak edo sexu banakoak izan daitezke loreak. Fruitua hazi bakarrekoa eta mamitsua dute. Asiako, Afrikako eta Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetan eta Australiako ipar-ekialdean hazten dira. Hiru familia biltzen dira piperalen baitan: piperazeoak, saururazeoak eta peperomiazeoak.