piper
iz. Tomatearen familiako baratze landarea, hosto zabal berde ilunak dituena (Capsicum annuum). ◊ Delako landarearen fruitua, sukaldaritzan janari edo ongarri gisa erabiltzen dena. || piper egin. Sasieskola egin. || piper(-)opil. San Blasetan piper-opila. v Landare iraunkorra da berez, baina urteko landare gisa lantzen da. Berez Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetakoa da. Espainiarrek sartu zuten Europan, XV. mendean. || Delako landarearen fruitua, kono itxurako luzarana, kolorez berdea edo gorria, barrua hutsa eta haziz betea duena, sukaldaritzan janari edo ongarri gisa erabiltzen dena. v Piper beltza (Piper nigrum). Piperazeoen familiako landare igokaria, arrautza itxurako hosto zabal punta-zorrotzak eta fruitu txiki biribilak dituena. Berez Asiako tropiko aldeko lurraldeetakoa da. Gaur egun Asiako ekialdean eta Afrikako tropiko aldeko lurraldeetan ere zabaldua dago.