Pinter, Harold
Ingeles idazlea (Londres, 1930 – Londres, 2008). Judu familia batean jaio zen. Antzerkigilea, gidoilaria, poeta, antzezlea, zuzendaria eta aktibista politikoa izan zen. Antzerki, telebista, irrati eta zinemarako idatzi zuen. Bere lehen lanak absurduaren antzerkiaren barruan sailkatzen dira. 2005ean Literaturako Nobel Saria jaso zuen. Oso idazle emankorra izan zen: The Birthday Party (1958) da bere lanik ezagunenetako bat. Antzezlan aipagarriak dira, baita ere, The Caretaker (1960), The Lover (1962), The Homecoming (1964), edota Mountain Language (1988), beste askoren artean.