piknonotido
izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 14-28 cm luze izaten dira. Zangoak meheak eta motzak dituzte; lumak berriz luzeak eta leunak. Mokoa kono egiturakoa dute, oinean zabala eta puntan estua. Piknonotido mota askok zurda itxurako lumaz osatutako motoa dute buruaren atzean. 119 piknonotido mota ezagutzen dira. Afrikan, Asiako hego-ekialdean eta Japonian bizi dira, baina mota batzuk beste zenbait lurraldetara ere zabaldu dira. Fruituak eta intsektuak jaten dituzte.
- pike
- piknidio
- piknogonido
- piknometria
- piknometro
- piknonotido
- piko 1
- piko 2
- piko 3
- pikoi
- pikolina