Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

piknogonido

izond. Zool. Artropodoen phylum-eko izen bereko klaseko animalia batzuez esaten da. Armiarmaren itxurakoak dira. Gorputza oso estua eta laburra dute, 4-6 segmentuz osatua. Hanka itxurako lau adar luze dituzte gorputzaren alde banatara. Gorputza oso txikia dutenez, beste animaliek bular-sabeletan dituzten aparatuak hanketara luzatuak dituzte. Hidrozooak janez elikaten dira.