piezometro
iz. Fis. Isurkarien solidotzeko gaitasuna neurtzeko Oersted-ek asmatu zuen tresna. Urez beteta dagoen metalezko zilindro batez eta kanpotik ur horren gainean presioa egiteko erabiltzen den pistoi batez osatua da. Zilindroaren barruan solidotzeko gaitasuna neurtu nahi zaion isurkaria jartzen da merkuriotan sartuta dagoen hodi batean. Merkuriotan sartuta, baina beste hodi batean, merkuriozko manometro bat du. Pistoiak urari egiten dion presioak eragina du merkurioaren gainean, eta honek aztertu nahi den isurkariaren gainean; ondorioz isurkariaren bolumena txikiagotu egingo da. Bolumen gutxiagotze hori hodi graduatu batean neurtzen da. Era horretan bi gauza ezagutzen dira une bakoitzean piezometroaren bidez: egiten den presioa eta isurkariaren konprimagarritasuna.