Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piatigorsk

Errusiako hegoaldeko hiria, Kaukaso mendien iparraldean, Stavropol-eko lurraldean, Podkumok ibaiaren ertzean. 129.000 biztanle. Bainuetxe ospetsuak. Intelektual eta artisten gune garrantzitsua izan zen XIX. mendean; han hil zen duelo batean Mikhail Lermontov poeta handia (1841). Aipagarria da poeta horren izena duen museoa.