Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

phylum

iz. Biol. Animalien taxonomian, erreinuaren eta klasearen arteko sailkapena. Phylum-ak elkarren artean oso ezaugarri gutxi dituzten animalia mota asko biltzen ditu bere baitan. Gizona, esaterako, kordatuen phylum-ean sartzen da korda edo bizkar-hezurra dituzten beste animaliekin batera. Landareetan dibisio sailkapenaren parekoa da.