Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Phoenix

Estatu Batuetako hego-mendebaleko hiria, Arizona-ko estatuko hiriburua, Salt ibaiaren ertzean. 789.704 biztanle (1.508.030 biztanle ditu hirialdeak). Merkataritza eta industria (metalgintza, ehungintza, larrugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Turismogune garrantzitsua.