Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pagola

Nafarroa Behereko erdi-mendebaleko udalerria, Zuberoako herrialdearekin muga egiten duena, Donapaleuko kantonamenduan. Pagolle du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Arhantsusi, Uhartehiri eta Lohitzüne-Oihergi (Zuberoa); ekialdean, Arhantsusi eta Jutsi; mendebalean, Urdinarbe (Zuberoa) eta Muskildi (Zuberoa) eta hegoaldean, Muskildi eta Donaixti-Ibarre. 300 m inguruko muinoek inguratzen dute herria. 15,90 km2. 1999ko datuen arabera, 262 biztanle (pagolarrak). Auzo nagusiak: Etxeto, Etxemaile, Egnant, Bidabe, Bidarte eta Patras. Uraitza errekak ureztatzen ditu Pagolako lurrak. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 100. Laborantza (artoa, laboreak, bazkarako landareak, lekadunak, barazkiak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira bertako hilerriko hilarriak (XVI. m.).  v Historia. XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Pagolako herria.