Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peyrony, Denis

Frantses historialaria (Cussac, Dordoina, 1869 - Sarlat, 1954). Henri Breuil historialariarekin lan egin zuen. Périgord-eko leize asko aztertu zituen (La Ferrassie, Les Eyzies, Font-de-Gaume, Combarelles). Paleolitoaren kronologia zehazten saiatu zen, eta Moustier aldia ikertu zuen bereziki.