Peyrefitte, Roger
Frantses idazlea, antzerkigilea eta diplomatikoa (Castres, 1907 - Paris, 2000). Diplomazia ikasketak egin zituen. 1944an argitaratu zuen lehen obra, Les Amitiés particulières (1944, Adiskidetasun bereziak); ikastetxe erlijioso bateko ikasleen emozioak deskribatu zituen obra horretan. Satirazko literatura landu zuen, sarritan dokumentu balioa duena: Les Amours singulières (1949, Amodio bereziak), La Mort d´une mère (1950, Ama baten heriotza), Les Ambassades (1951, Enbaxadak), La fin des ambassades (1953, Enbaxaden amaia), Les Fils de la lumière (1961, Argiaren semeak).