Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

petunia

iz. Belar landare apaingarria, lore moreak, arrosak edo zuriak izaten dituena (Petunia sp.). 14 bat landare mota biltzen dira genero honen baitan. Hego Ameriketakoak dira guztiak. Zurtoin iletsua, arrautza edo bihotz itxurako hostoak, txiki samarrak eta txandaka kokatuak, eta bost hostoko lore ikusgarriak dituzte, malbaren antzekoak. Fruitua kusku egiturakoa dute, hazi asko dituena. XVII. mendearen hasieran bi petunia mota sartu ziren Europan: Petunia nictaginiflora eta Petunia violacea batez ere. Lore zurikoa zen lehenengoa eta lore gorrixkakoa bigarrena. Horien gurutzaketaz sortuak dira gaur Europan ezagutzen diren beste petunia aldaerak. Oso aintzat hartuak dira lore apaingarri gisa.