Erromatar birjina eta martiria (I. mendea). Elezaharraren arabera San Petriren alaba zen, espirituala edo egiazkoa; hark kristautu omen zuen. Sukarra sendatzeko ahalmena zuen. Haren izena du Erromako katakonbetako hilerri batek. v Jaieguna, maiatzaren 31.