Petrie, William Matthew Flinders
Britainiar arkeologo eta egiptologoa (Charlton, 1853 - Jerusalem, 1942). Egyptian Research Account sortu zuen 1894an, 1905ean British School of Archaeology eskola bihurtu zena. Indusketa asko egin zituen Egipton eta Palestinan. Egiptoko Nagadako hirian egin zituen aurkikuntzarik garrantzitsuenak (1904-1905): dinastien aurreko kultura batzuk argitzen lagundu zuten aztarnak eta Mineftah-ren hilarria aurkitu zituen. Egiptoko zibilizazioaren historia berriro osatzea lortu zuen, dinastien aurreko garaietatik hasi eta erromatarren garaia arte.
- Petrarca, Francesco
- petrarkar
- Petrassi, Goffredo
- petrel
- Petri, Elio
- Petrie, William Matthew Flinders
- Petrikilo
- petrikilo
- Petri-ren plaka
- Petrirena Berrondo, Juan Frantzisko
- petrogenesia