Perth
Australiako hego-mendebaleko hiria eta portua, Mendebaleko Australiako hiriburua, Swan ibaiaren bokalean sortzen den estuarioaren ertzean. 1.025.340 biztanle (1986). Unibertsitatea (1911). Merkataritza eta industria hiri garrantzitsua (industria astuna, plastikogintza, kimika industria, nekazaritzarako makineria, altzairugintza, janari industria). Petrolio findegiak. v Historia. 1829an sortu zen hiria, eta oso hazkunde lasterra izan zuen, urre hobi garrantzitsuak aurkitu baitziren (Cooldgardie-Kalgoorlie).