peristalsi
iz. Med. Zizarearen mugimenduaren tankerako higitzea, gihar zuntzak dituzten hodi itxurako organoek (hesteek, batez ere) beren edukia aurrerantz bultzatzeko egiten dutena. Uhinak eragiten dira, eta uhin horiek bultzatuta helarazten dira, adibidez, elikagaiak hestegorritik ondesteraino edo gernua –ureterretan barrena– giltzurrunetatik maskuriaraino.