Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

periskopio

iz. Zuzenean ikusi ahal izatea galarazten duen eragozpenaren gainetik zerbait begiztatzeko balio duen optikako tresna.  v Periskopio mota ohikoena L formako hodi huts bat izaten da, goiko muturrean eta L-aren angeluan prismak dituena. Prismek behatu nahi den irudiaren argiaren norabidea aldatzen dute eta horrela irudia behatzailearen begian islatzea lortzen da; lehenengo prisma behatzen den irudiaren argiarekiko 90°-ko angeluan dago ezarria, eta handik hodian beheruntz islatzen du irudia hodiaren angeluko prismara. Bigarren prisma ere jasotzen duen argiarekiko 90°-ko angeluan ezarria dago eta horizontalean islatzen du irudiaren argia behatzailearen begiraino. Periskopioak gerrako tankeetan eta itsaspekoetan erabiltzen dira batez ere.