Peries, Sumitra
Sri Lankako zinemagilea (Colombo, 1935). Philip Gunawardana lider nazionalistaren iloba. Londresa joan zen ikastera eta Lester James Peries ezagutu zuen han; haren laguntzaile izan zen Sri Lankara itzulitakoan, eta harekin ezkondu zen. Bere lehen film luzea zuzendu zuenerako, Gehenu Lamai (1978, Neskatoak) esperientzia luzea zuen. Geroztik egin dituen lau film luzeetan bere herriko burgesian emakumeak pairatzen duen bazterketa salatu du.