Peries, Laster James
Sri Lankako zinemagilea (Colombo, 1919). Heziketa zaindua hartu zuen ikastetxe ingelesetan. Italiako neoerrealismoak eta dokumental egile ingelesek sakon eraginda, Rekawa (1956, Patuaren Lerroa), bere lehen film luzea, harriduraz eta miresmenez hartu zen Cannes-en, eta Indiako Ray zinemagile handiaren lanen pareko iritzi zion kritikak. Hiriko eta herriko bizimoduen ezin elkartzea, tradizio zaharren aztertzea eta budismoaren garrantzia dira, oro har, zinemagile honen gai nagusiak, era liriko eta landu batean bilduak.
- periartritis
- periblepsia
- peridinial
- peridiniazeo
- peridotita
- Peries, Laster James
- Peries, Sumitra
- periflebitis
- perifono
- perifrasi
- perigeo