Pellan, Alfred
Kanadako margolaria, marrazkigilea eta dekoratzailea (Quebec, 1906 - Ville de Labal, 1988). Kanadako artistarik garrantzitsuenetako bat izan zen. Parisen bizi izan zen 1926-1940 bitartean eta ondoren Montréalen hartu zuen bizilekua. Pellanen margolanetan oso nabaria da errealismotik kubismora eta surrealismora izandako bilakaera. Les Carnivores (1966) da Pellanen obra ezagunenetako bat.