Pekingo gizakia
Pekin inguruan (Txoukoutien-en) aurkitu zen antzinako giza fosila (Sinanthropus). Homo erectus arrazakoa zen. Orain dela 360.000 urte inguru bizi izan zen. Burezurra zapala eta oso handia zuen (neurria, 1.075 cm3 inguru, aldi hartako handiena). Hortzak txikiak zituen eta masail hezurra motza. Berrogei gizakiren aztarnak aurkitu ziren, baina Bigarren Mundu Gerran guztiak galdu ziren; hala ere, haien igeltsuzko moldeak gorde dira.
- pekazto
- pekblenda
- Pekin
- pekin
- pekindar
- Pekingo gizakia
- peko 2
- peko(ro)tz
- peko 1
- Pekoetxeberri
- pekora