Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

patxuli

iz. Bot. Asia eta Ozeania tropikaleko landare ezpainduna, mendaren oso antzekoa (Pogostemon patchouli). Aurrez aurreko hosto horztunak eta lore txikiak ditu. Oso usain sarkorra du. Zurtoinen eta hostoen destilazioaz esentzia olioa ateratzen da; honi gai solido bat ateratzen zaio (patxulol). Hosto lehor birrinduak eho eta larruak lurruntzeko eta eltxoengandik babesteko erabiltzen dira. || Delako zuhaixkaren adaxkekin eta hostoekin egiten den gai urrintsua.