Patxakamak
Peruko erdialdeko udalerria, Limako departamentuan eta probintzian. Nekazaritza, abeltzaintza eta marmol harrobiak dira ekonomia jarduera nagusiak. Limatik hego-ekialdera dago, 32 km-ra. Kitxuen arkeologia aztarnategi bat dagoelako da ezaguna herria. v Arkeol. Aztarnategiko gune aipagarriena Patxakamak jainkoaren tenplua da, piramide itxura duena. Inken eta inken aurreko aldietan garrantzi handiko erromesgunea izan zen. Pizarrok, hiri hartan aberastasun eta altxor handiak zirela entzunda, bere anaia Fernando bidali zuen, hango urreak harrapatzera; hark jainkoaren urrezko irudia suntsitu zuen, baina ez zuen aurkitu altxorra.