patrologia
iz. Erl. Kristau Elizaren lehen teologoen edo Elizako gurasoen dotrina, obrak eta bizitza aztertzea helburu duen jakintza. || ik. patristika. v Elizako gurasoen lehen azterketa San Jeronimoren De viris illustribus (392) izenekoa da. Erdi Aroan Elizako gurasoen testuez osaturiko bilduma ugari prestatu ziren; aipagarrienetariko bat Focio-ren Myriobiblon (858 aurretik) izenekoa da. Aro modernoan aipatzekoak dira Belarmino-ren De scriptoribus ecclesisticis (1613) eta Tillemont-en Oroitzapenak (1693-1712). Testu bildumarik zabalena J. P. Migne frantsesak argitaraturiko Patrologia da (1844-1866). Argitalpen berrien eta kritikoen artean bi bilduma dira nabarmenenak: Vienako Corpus scriptorum ecclesiasticorum (1868tik aurrera) eta Sources chrétiennes (1942tik aurrera).