Pasternak, Boris Leonidovitx
Errusiar eleberrigilea eta poeta (Mosku, 1890 - Peredelkino, Moskutik hurbil, 1960). Mosku eta Marburgoko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1913. urtean argitaratu zuen lehen poema bilduma, futurismoaren eraginpean. Oso ospetsu egin zen 1922. urtean argitaratu zuen Sestra moya zhizn (Bizitza nire ahizpa) poema bildumari esker. Iraultzan inspiraturiko poema batzuk idatzi ondoren, 1931. urtean autobiografia bat idatzi zuen prosaz, Okhrannaya gramota (Igaro-agiria). Oso poema gutxi argitaratu zuen 1935. urtetik aurrera, ez baitzegoen ados sobietar poesia ofizialarekin, eta atzerriko idazleen obrak itzultzen jardun zuen, Shakespeare-renak, nagusiki. 1957. urtean, Doktor Zhivago eleberria argitaratu zuen Italian, Errusian debekatu egin baitzioten. 1958. urtean Literaturako Nobel saria irabazi zuen, baina sobietar agintariek sariari uko egitera behartu zuten. Azken urteak artisten kolonia batean eman zituen, Moskutik gertu.
- pastan
- pastel
- pastelgile
- pastenaga
- pastenagre
- Pasternak, Boris Leonidovitx
- pastetx
- Pasteur, Louis
- pasteurelosi
- pasteurella
- pasteurizatu, pasteuriza, pasteurizatzen